SOINEAN ERAMATE TAILERRA

Soinean eramatea gizartearen tresnarik erabilgarrienetakoa da.

Zer da soinean eramatea?

Zure haurra zurekin eramatea eskuak libre dituzun bitartean.

Soinean eramateko arrazoiak munduan dauden familiak bestekoak dira. 

Nik bat emango dizut: lasaitasuna. 

Tailerrak beraien haurraren jaiotza gertu duten familiei edo haurrak dituzten familiei zein haurrekin lana egiten duen orori zuzendurik daude bien bizi kalitatea hobetzeko helburuarekin.

Tailerretan lantzen diren ohiko gaiak honakoak dira: 

1.Soinean eramatearen hastapena:  segurtasuna, ergonomia eta merkatuko haur eramaile mota desberdinak lantzen dira bertan.

2. Fularrarekin aurrean soinean eramatearen hastapena: seguratasuna, ergonomia eta hiru korapilo mota lantzen dira. 

3. Bizkarrean eramatea motxilarekin:  segurtasuna eta ergonomiaren laburpen txiki baten ostan bizkarrera igarotzeko moduen praktika desberdinak egiten dira.  

Tailer hauek oso praktikoak dira bakoitzak urrats guztiak norbere kabuz burutzeko helburuarekin. 

Hurrengo hitzordua non eta noiz izango den jakin nahi baduzu bidalidazu whatsapp mezu bat edo emaila tzaitelaldasoro@gmail.com helbidera.

A %d blogueros les gusta esto: