NIRE HAURRA JAIO DA

Haur bat besotan izatea poza, zalantzak, zoriontasuna, beldurra, maitasuna, ezjakintasuna, sena eta askoz gehiagoren sinonimoa da. 

Horregatik, arlo hauetan laguntza behar baduzu izango duzu:

– haurraren beharrak ulertzea

– zure edoskitzearekin laguntza (edozein motatakoa izanik ere) 

– ulermena eta entzutea

– zure haurrarekin egunerokoa errazagoa izan dadin baliabideak eskuratzea

Honela, bizi kalitate hobea izango duzu zuk eta zure familiak garai berri hau konfidantza eta jakinduriaz hasteaz gain babestua eta informatua sentituz. 

Nola?

Aholkularitza eskainiz, bidelagun izanez, informazioa eskainiz baina batez ere, zu eta zure haurra entzunez.

Hitzordua zehaztuko dugu zeure etxean, nirean edo akaso internet bidez; elkar ezagutuko dugu eta erditze osteari begira behar duzunari buruz behar duzunaz hitz egingo dugu.