HIPNOPARTO BIKOTEKIDEAREKIN

Amatasunerako eta aitatasunerako bikotekidearekin prestatzea familia harreman sendo eta bateratuago baten oinarria izan daiteke. 

Helburua erditzea eta aitatasun/amatasuna era positiboan bizitzeko tresnak eskuratzea da. 

Tailerrean mina kudeatzea, espektatibak, erditzearen prozesua emakumearen zein alboan duenaren ikuspegitik, onartzea, bikotekidearekiko konfidantza… landuko dira. Horretarako erlaxazioa, masajea eta arnasketa bezalako tresnak lantzen dira.  

Tailer hau zuretzat da: 

-Datozen hilabeteetarako haur baten zain bazaude…

-Une hori, aurrekoak zein ondoren datozenak prestatu nahi badituzu…

-Konfidantza eta ezagutzaz bete nahi baduzu zure burua…

-Zure bikotekidearekin edo alboan egongo denarekin konexioa sortu nahi baduzu…

Iraupena: 9 ordu gutxi gora behera.

Oh: Tailer hau bakarrik edo bikotekidearekin burutu nahi baduzu edo zuen bizipenetara egokitu nahi baduzu jar zaitez nirekin harremanetan.  

Hurrengo hitzordua non eta noiz izango den jakin nahi baduzu bidalidazu whatsapp mezu bat edo emaila tzaitelaldasoro@gmail.com helbidera.

A %d blogueros les gusta esto: