HAURRAK SOINEAN

Soinean eramatea gizartearen tresnarik erabilgarrienetakoa da. 

Zer da soinean eramatea?

Zure haurra zurekin eramatea eskuak libre dituzun bitartean.

Soinean eramateko arrazoiak munduan dauden familiak bestekoak dira. 

Nik bat emango dizut: lasaitasuna. 

Nire aholkularitzetan zure haurra zuen beharren arabera soinean eramateko era ergonomikoa eta segurua ikasiko duzu. Gainera, haur eramaile kopuru handia probatu ahal izango duzue, erabiltzen ikasi eta zuen beharretara hoberen egokitzen dena zein den jakingo duzue. 

Agian ez duzu aurrez inoiz soinean inor eraman eta ez dakizu zertaz hitz egiten ari natzaizun. 

Agian haur eramaile zehatz baten bila zabiltza edo utzi dizutena erabiltzen ikasi nahi duzu edo agian, haur eramaile berri bat erosteko aholkularitza behar duzu. 

Soinean eramatearekin harremana duen edozein egoerari buruzko aholkularitza eskainiko dizut, beti ere, kontuan izanik protagonistak haurra eta haurra daramana zaretela kontuan izanik. 

A %d blogueros les gusta esto: