AMATASUNAREN METAMORFOSIA

Amatasunak dakarren aldaketa pertsonala zein ama bezala eboluzionatzeko erabiltzea da tailer honen helburua. 

Astero burutuko diren ordu eta erdiko 8 saioz osaturiko zikloa da. 

Zikloa hasi zein amaitu ahal izango duzu nahi duzun unean, baita nahi duzun adina aldiz errepikatzeko aukera ere, landuko den gaia bera izango den arren ez baitira bi saio berdin izango eta zu ez baitzara pertsona bera izango. 

Zure amatasunarekiko autokonfidantza garatu eta egunerokoan erabiltzeko tresnak barneratzea helburu duenez haurdun dauden emakumeei soilik zuzendurikoa da, bikotekiderik edo laguntzailereik gabe. Zure egoera berean dauden beste emakumeekin partekatuko duzu bidea. 

Autoezagutza, entzutea eta partekatzeko lekua izango da.

Dinamika desberdinen bidez honako gaiak landuko ditugu: 

  • Beldurrak
  • Mina
  • Espektatibak
  • Umetoki barneko haurrarekin konexioa
  • Orain eta hemen egotea
  • Gaur egungo jendartea
  • Emakumearen historia

Kontzientziaren eta inkontzientziaren bidez landuko ditugu erlaxazioa, barnera begira jartzeko jolasak… bezalako tekniken bidez. 

Hurrengo hitzordua non eta noiz izango den jakin nahi baduzu bidalidazu whatsapp mezu bat edo emaila tzaitelaldasoro@gmail.com helbidera.

A %d blogueros les gusta esto: